Bergarako merkataritza sustatzeko plana: kontsumo ohiturez galdetu ostean, dendarien txanda

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko ots. 4a, 15:09

Ikei eta Datakey enpresak dabiltza, Udalak hala eskatuta, Merkataritza Sustatzeko Plan Bereziarekin (PERCO) lotutako diagnostikoa eta planaren diseinua egiten. Herritarrei kontsumo ohiturez galdetu zieten telefono bidezko inkestak baliatuta eta orain, otsailaren 4tik hasita, dendariekin egongo dira.

Bergarako Udal Gobernuak, merkataritza sektorea jasaten ari den "aldaketa nabarmenekiko kezka handia" duela-eta, diagnostiko bat egiten dabil: "Erosketa ohiturak asko aldatu dira, eta horren aurrean hurbileko merkataritza indartzea eta sendotzea nahi dugu".

Telefono bidezko inkestak

Testuinguru horretan eta Bergarako zein inguruko herrietako hainbat bizilagunei kontsumo elkarrizketak egin ostean, gaurtik hasita aipatutako enpresek Bergarako merkataritza eta zerbitzuetako profesionalei telefono bidezko inkestak egingo dizkiete: "Inkesta horietan sakonduko da negozioen profilean, bilakaeran, egindako inbertsio edo hobekuntzatan, online jarreran, bezeroen ezaugarritzean eta kudeaketa moduan, besteak beste".

Horrez gain, profesionalei ere galdetuko zaie honako gaiez: merkataritza-elkartegintza, Bergarak bisitari edo bezero potentzialei begira dituen erakargarritasun eta oztopoak, aparkalekuaren gaia, azoka, turismoa eta beste.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak