Garabi-kamioi batek su hartu du Bergarako saihesbidean

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urtarrilaren 31

Bergarako Ozaeta kalean izan da, Candy enpresa ohiko lehengo aparkaleku parean baina GI-527 saihesbidean. Ez da zauriturik egon. 7:20ak bueltan piztu da sua eta 08:00etarako guztiz itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Garbiketa lanek hainbat orduz iraun dute eta horrek eragina izan du zirkulazioan, hainbat trafiko mozketa egin baitituzte.

Sua garabi-kamioi baten kabinan piztu da; saihesbidean izan da Arrasaterako noranzkoan. Ertzaintza eta suhiltzaileen hiru kamioi bertaratu dira eta laster amatatu dute sua. Ez da zauriturik egon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak