Enpresa handietan eta ikastetxeetan eragin handia izango du greba orokorrak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko urt. 29a, 14:50

Urtarrilaren 30eko grebarako deialdia, Elorregin. Argazkia: Bergarako Greba Asanblada.

Bergarako enpresa handietako gehienetan eta ikastetxe guztietan greba egingo dute bihar eta horregatik "oraingoz balorazio ona" egiten du Bergarako LABek. Egitarau zabala ere antolatu du Bergarako Greba Asanbladak: gaurko, 22:00etatik 22:15era, kazeroladarako dei egin dute, etxeko balkoietatik eta Boluko plazan, Matxiategiko ziburuetan eta Iralan.

Greba egingo duten Bergarako enpresen artean daude, besteak beste: Arcelor Mittal, Lazpiur, Iraundi, Lacor, Gehiber, Tornilleria Deba, Jean y Chamount, Industrias Betiko, Industrias Mujika, Industrias Fegar, Bideberriko Eroski, Dya supermerkatua, UTE Debagoiena eta Royde. 

Grebarik egingo ez duten, esaterako, Soralucek eta Amillagako Eroskik, eta greba ez da loteslea izango, adibidez, Dikar, TTT eta Metagra enpresetan.

Ikastetxeetan, erabateko oihartzuna

Ikastetxeen artean erabateko oihartzuna izango du grebak, izan ere,, Aranzadi ikastolak, Mariaren Lagundiak, San Martin Agirre eskolak eta Ipintza institutuak, Miguel Altuna Lanbide Heziketak, udal euskaltegiak eta Bergarako Musika Eskolak greba egingo dute.

Jarraian urtarrilaren 30erako Bergarako Greba Asanbladak antolatu duena:

Greba egunerako greba batzordeak prestatu duen informaziorako esku-orria.

Greba egunerako egitaraua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak