Pedro Axpe eta nazismoaren beste biktimak gogora ekartzeko eskatu du Bergarako PSE-EEk

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko urt. 27a, 11:13
2017ko maiatzean Axperi egindako omenaldia.

Urtarrilaren 27a holokaustoaren biktimak gogora ekartzeko nazioarteko eguna dela-eta, Bergarako PSE-EEk eskatu du Pedro Axpe bergararra eta nazismoaren beste biktimak gogora ekartzeko adierazpen instituzionala ateratzea. Dachauko kontzentrazio-esparruan hil zen Axpe, 1944ko abenduaren 18an.

Bergarako alderdi sozialistako bozeramaile Alberto Alonsok gaur egingo den osoko bilkuran gaia lantzea espero du: "Udaleko talde guztien babesa espero dugu; helburua da askatasuna eta demokrazia defendatzearren nazien kontzentrazio-esparruan amaitu zuten gizon eta emakumeak gogoratzea. Bergarako memoria demokratikoa eraikitzen ere lagunduko du eta nazismoaren biktimekin eta haien senitartekoekin zor bat kitatzeko ere balioko du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak