Amaia Lazpiur eta Maite Garai irabazle Uberako patata tortila txapelketan

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko urt. 26a, 14:15

San Paulo jaiak ospatu dituzte asteburuan Uberan; "ondo baino hobeto" ospatu ere. Besteak beste izan dituzte patata tortilla lehiaketa, auzoko jaioberriari ongietorria, auzo-bazkaria eta dantza erakustaldiak.

"Oso ondo ospatu ditugu jaiak, egia esan. Patata tortilla lehiaketa inoiz baino lehiakorragoa izan da; auzo afarian dantza giroa egon da eta asko luzatu da afalostea; Moises de Azpiazu dantza eskolako 60 bat dantzari etorri dira frontoira; mozorro festara ere elgetar asko etorri dira; eta Alaia musika taldea entzuten hunkituta ikusi ditut auzotar batzuk", adierazi du Gorka Buruaga auzo alkateak. Aurten, Aritz baserriko Haitza txikiari jarri diote zapia lepoan ongietorri ekitaldian. Zozketako zenbaki irabazlea da: 997 (ordezkoa 518). Txartel saritua duenak telefono zenbaki honetara dei dezake: 661 07 10 99 (Uberako jai batzordea)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak