Itzali dute Bergarako Barrenkaleko etxe batean sortu den sua

Mirari Altube Arrese 2020ko urtarrilaren 25a

Suhiltzaileek dagoeneko itzali dute Bergarako Barrenkale kaleko 21. etxebizitzan sortu den sua; barruan geratu den kea atera dute ondoren. Bi gizonezko eraman dituzte Debagoieneko ospitalera kea arnasteagatik; horietako bat udaltzaina da.

Abisua 11:30 inguruan jaso dute Larrialdi Zerbitzuek eta Oñatiko suhiltzaileak gerturatu dira hara. Bizilagunak atera dituzte handik badaezpada. Egurrezko egitura duen antzinako etxea da.

Anbulantzia Barrenkalen kea arnastu dutenak eroateko.

Suhiltzaileak lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak