Bergarako saskibaloi taldeak, "bide onetik"

Jone Olabarria 2020ko urt. 24a, 17:36
Errendimendu mailako gazte taldea.

Bergara kirol elkarteko saskibaloi taldeak "denboraldi ona" egiten dabiltza. Hala adierazi dute saskibaloi sailetik, eta, batez ere, hiru talderen lana azpimarratu nahi izan dute: senior mutilak, senior neskak eta errendimendu mailako gazte neskena.

Bergarako saskibaloi taldeek gogoz hasi zuten denboraldia eta emaitza "politak" lortzen dabiltza, taldeko lehendakari Marian Melladok azaldu duenez. Orokorrean talde guztiak "bide onetik" doazen arren, hiru taldek egindako lana nabarmendu du.

Errendimendu mailako gazte neskak "ederto" aritu dira denboraldiko lehen fasean Melladoren esanetan: "Euskal Ligarako igoera fasea jokatzeko pare bat puntura geratu dira. Dena den, oso hasiera ona egin du talde honek, eta orain, errendimendu fasean lehiatzen jarraitzea tokatzen zaigu, gogotsu".

Seniorrak, "indartsu"

Senior mailako neskak denboraldi "oso ona" egiten dabiltzala adierazi du Melladok, eta Lehen Mailan jokatzeko postu baten bila lehian jarraituko dute: "Une honetan, laugarren postuan daude, hirugarren postuarekin berdinduta. Puntu bakarra ateratzen die bigarren sailkatuak, eta bi lehenak". Asteburu honetan Cafes Aitona taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak.

Mutilen kasuan, seniorrak ere "txukun" dabiltzala azaldu du, eta Lehen Mailara igoko lituzkeen lauko finala jokatzeko lehian ari dira: "Seigarren postuan gaude une honetan, aurrekoek puntu bakarra ateratzen digute eta, oraindik aukerak ditugu lauko finala jokatzeko".

Eskola mailak, osasuntsu

Txikienen kasuan, hainbat tal-de dituztela adierazi du Melladok, baita azken asteetan haur ugari batu direla harrobira: "Saskibaloi eskolari dagokionez, 50 bat haur dabiltza gurean, zifra polita, eta hiru talde ditugu txapelketa mailetan: bi alebin mailan eta bat benjaminetan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak