Martxan da Koldo Eleizalde lehiaketen 35. edizioa

Jone Olabarria 2020ko urt. 21a, 16:44
Iazko sari banaketako irudia.

Apirilaren 24ra arte aurkez daitezke lanak, genero ezberdinetan: ipuin idatzia, komikia, bertsoa, ipuin-kontaketa, antzerkia, txisteak eta poesia. Bergaran bizi diren pertsonek, zein herrian ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte.

Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen dituen Koldo Eleizalde lehiaketak 35. edizioa beteko du aurten, eta dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Aurreko urteetako generoak mantenduko dira aurtengoan ere: ipuin idatzia, komikia, bertsoa, ipuin-kontaketa, antzerkia, txisteak eta poesia.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 24ra artekoa izango da eta Bergaran jaiotakoek edo bertan bizi direnek zein ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte. Idatzizko lanak (ipuin idatzia, poesia, komikia, bertso idatzia…) paperean aurkeztu behar dira Bergararren Arreta Zerbitzuan; eta ikus-entzunezkoak (antzerkia, ipuin-kontatua, bertso kantatua, txisteak…) Internet bidez aurkeztu behar dira. Sari-ematea Seminarixoan egingo dute ekainaren 6an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak