"Gaztetuta" dator Bergarako Musika Banda urtarrileko kontzertuan

Jone Olabarria 2020ko urt. 21a, 11:12

Domekan, hilak 26, eskainiko du Bergarako Musika Bandak urtarrileko kontzertua, eguerdiko 12:30ean Udal pilotalekuan. Emanaldian "askotariko" doinuak entzuteko aukera izango da eta iaz bandara batu ziren hamar musikari gazte arituko dira domekako hitzorduan.

Enrike Txurrukaren gidaritzapean urtarrileko kontzertua eskainiko du Bergarako Musika Bandak domekan Udal Pilotalekuan. Eguerdiko 12:30ean hasita, eskaintza zabala prestatu nahi izan dute. Hemen egitaraua:

CIELO ANDALUZ (c.1920) ……………………………………….Pascual Marquina
CONCERT PRELUDE (1979) …………………………………….Philip Sparke
SCARBOROUGH FAIR (XVII mendea) ………….............. Herrikoia
WATER MUSIC (1717) …………………….………………...........Georg Friedrich Händel
LOREA (1987) ……………………………………….…...................Miguel Glz. Bastida
THE CREAM OF CLAPTON (1994) ….............................. Erik Clapton

Bandatik adierazi dutenez, 2020. urtea "gaztetuta" hasi dute, izan ere 2019 bukaeran 10 musikari gazte sartu ziren Musika Eskolatik: Ion Aranburu eta Hodei Murgizu perkusioan, Ane Azkarate oboea, Alain Ayastui eta Lia Ayerbe saxoak, Alaine Egizabal flauta, Itxaso Villar eta Aitor Arzelus klarineteak, Unai Laskurain bonbardinoa eta Oihana Laskurain tuba.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak