San Paulo jaiak ospatuko dituzte Uberan, aste bukaeran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko urt. 21a, 08:42
Heldu bat zezen mekanikoaz gozatzen, 2018ko jaietan.

Aste bukaera honetan ospatuko dituzte San Paulo jaiak Bergarako Ubera auzoan. Egitarauan ez dago nobedade handirik eta auzotarrek aitortu dute aurtengo prestaketa inoiz baino beranduago hasi dutela. Hala ere, auzotarrei jaiez gozatzera deitu eta bisitariei gonbita egin diete asteburuan zehar Uberara hurbil daitezen.

Jarraian, 2020ko jaietako egitaraua:

Urtarrilak 24, egubakoitza:

  - 20:30 Pregoia eta jaien hasiera.

  - 20:30 Pintxo poteoa.

  - 21:00 Trikiti afaria Maialen Arzallus eta Arkaitz Allurrekin.

Urtarrilak 25, zapatua, San Paulo Eguna:

  -11:00 Salda eta txorizoa.

  -11:30 Umeendako jolasak.

  -12:30 Maite Franko ipuin kontalaria.

  - 13:00 Tarta eta tortilla lehiaketa.

  - 13:45 Auzoko jaioberriei ongi etorria.

  -14:00 Tortilla lehiaketako sari banaketa.

  - 14:00 Auzo-bazkaria.

  - 14:30-18:00 Puzgarriak.

  - 21:00 Mozorro festaren hasiera. DJ Aldabena.

  - 21:30 Bokatak salgai afaltzeko.

  - 22:00 Erromeria Mugi panderoarekin.

  - 00:00-03:00 DJ AZ Gaubela

Urtarrilak 26, domeka, San Paulo Txiki eguna:

  - 10:00 Diana, Bergarako Txistulari Bandaren eskutik.

  - 11:00 Meza.

  - 12:00 Salda eta txistorra.

  - 12:00 Alai-taldea.

  - 12:15 Moises Azpiazu.

  - 13:00 Zozketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak