O! Dantza garaikidearen emanaldia Seminarixoan izango da eta emanaldi bikoitza eskainiko dute. Bata 17:00etan eta bestea, 18:30ean. Sarrera lau euro izango dira eta 3 urtetik gorako umeei zuzenduta dago. Elirale konpainiak 3 urtetik gorako publikoarentzat zuzendutako dantza
ikuskizuna eskainiko du, ordu erdiko iraupena izango duena. O! Oihantxo, Orekatxo, Olio, Ostinato, Oilo, Ozeano, Beñat ErmitañO, UnibertsO, Olimpo, JariO, Ostiko, Olivier, Oleg... O! hau mirespenaren O da. Haur txikiek ongi dakite O hau marrazten beraien aho borobilarekin. Goazen heldu gisa haien ondora O horretaz berriz gozatzera. « O!» dantza garaikide bakarkako bat da non dantzariak kantatzen eta musika jotzen duen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.