Esandako moduan, erakusketaren bitartez hausnarketa egin nahi da gizartean horren zabalduta dagoen bakardadeari buruz. Erakusketa hainbat panelek osatzen dute, eta bertan jasotako argazkiak Matia Fundazioak gai honekin lotuta antolatutako lehiaketako argazkiak dira. Era berean, Aroztegin eskuragai daude bakardadearekin lotuta idazteko postalak eta postontzia.