Urtarrilaren 2an Seminarixoan egindako hiru emanaldiek arrakasta handia izan zuten eta hori ikusita, Interneten ikusgai jarri nahi izan dute Bergara 1965-1985 Serafin Esnaolaren begirada filma, herritarrek ikusteko aukera izan dezaten. Serafin Esnaola apaizak 1965 eta 1985 urteen artean 'super 8' kamerarekin hartutako irudiak oinarri hartuta, Asier Altuna 'Kixi', Migel Angel Elkoroberezibar eta Aitor Alberdi bergararrek elkarlanean sortu duten 35 minutuko filma ikusgai dago helbide honetan.