Martxanterek urtarrilaren 30eko greba orokorrean parte hartzeko deia egin dute

Maialen Regueiro 2020ko urt. 14a, 16:04

Aurten martxoaren 8rako ez denez grebarik deituko, Bergarako Martxanterek, urtarrilaren 30erako deituta dagoen greba orokorrean parte hartzeko deia luzatu dute: "Mezua argia da, eta arrazoiak ez dira falta: Lan, bizitza eta pentsio duinak!".

Urtarrilaren 30eko greba orokorra

Martxanterek adierazi bezala, urtarrilaren 30erako deituta dagoen greba orokorra Euskal Herri mailan egingo da eta "Bergaran mobilizazioak eta ekintzak egingo dira egun osoan zehar". Horrekin batera, honako hau adierazi du talde feministak: "Greba hau, feminista izatea nahi dugu eta bagabiltza morez bustitzen apurka-apurka. Azken greba feministetako irakaspenetan oinarrituz, hiru aldarri gehitu nahi ditugu feministok: Bizitza prekariorik ez; Indarkeria matxistarik eta heteroaraurik gabeko bizitza anitzak; eta Arrazakeriarik eta gerrarik gabeko bizitzak".

Urtarrilaren 30eko egitarauaren aurkezpena, bihar

Bihar, eguaztena, 19:00etan aurkeztuko da Irala kalean, urtarrilaren 30erako osatu den egitaraua. Horren ostean, pentsio duinen aldeko borrokak hiru urte betetzen dituela eta, ospakizuna egingo da, non kantuez eta pintxoez gozatzeko aukera egongo den.

Auzo bira informatiboa eta liburuaren aurkezpena, urtarrilaren 18an

Urtarrilaren 30eko egitaraua aurkeztearekin batera, Martxanterek urtarrilaren 18rako beste hainbat ekintza antolatu dituzte. 11:30etan, auzo bira informatiboa egingo da, grebaren mezuak eta informazioa zabaltzeko. Arratsaldean, 17:30ean, Ainara G. Goitiandia idazlearen Comeme la flor liburua aurkeztuko da Kartzela Zaharrean. Ekintza hau baina, U-30 greba asanbladak, Angiolillo liburutegiak eta Martxanterek antolatu dute elkarlanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak