Katxiporreta-ren azken ikuskizuna. Lurra sortu zen unetik jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan. Animaliek ere hala egiten dute. Eta gu ere dantzatzen gara pozak eta tristurak azaltzeko barruak agintzen digunean. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara. "Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!". Ikuskizuna 18:00etan hasiko da, udal pilotalekuan eta sarrera sei izango dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.