Ekitaldia bergarar guztien gustukoak izatea espero du Bergarako Udaleko Kultura Sailak: "Denon gustuko kalitatezko emanaldiak aurkitzea espero dugu. Horretan ahalegindu gara oraingoan ere".
Elkarlanerako deia
Horrekin batera, Udal Gobernuak aditzera eman du Kultura Saileko ateak zabalik daudela: "Emanaldietako batzuk herriko zenbait eragilerekin elkarlanean antolatu dira. Hala, beste behin, gonbidapena egiten diegu elkarte zein herritarrei kultura programazioa lantzeko proposamenak egiteko edo elkarlana sustatzeko".