Pentsioen alde "borrokan" jarraitzeko gertu eta indartsu agertu dira bergararrak. Eskaeren artean daude, besteak beste, pentsioak KPIaren arabera gaurkotzea eta legez bermatzea; sontengarritasun eta birbalorazio faktoreak ukatzea; pentsio txikienak gehien igotzea, eta erritmo onean, eta 1.080 euroko gutxiengo pentsioa lortzea.