Bergara Urolari nagusitu zaio "denboraldiko partidu onenean" (2-0)

Maialen Regueiro 2020ko urt. 12a, 19:08
Bergara eta Urolaren arteko partidua (Irudia: Pedro Jorge)

Ipintza futbol zelaian jokatu dute gaur arratsaldean, Bergarak eta Urolak eta hiru puntuak etxean geratu dira (2-0). Lander Ugarteren neskek partido ona jokatu dute eta Jone Jauregi eta Maider Jorgek sartutako golei esker, bergararrentzat izan da garaipena.

"Denboraldiko partidu onena"

Manu Diaz, Bergara Kirol Elkarteko kirol zuzendariak adierazi duenez, bergararrek "denboraldiko partidu onena" jokatu dute "taldearen alde onena" erakutsiz. Lehen zatian ez da gol aukerarik egon eta bigarren zatian, etxeko taldeak intentsitatea areagotu du eta defentsan ere ondo aritu da. Bergararren lehen gola Jone Jauregik egin du eta bigarrena berriz, Maider Jorgek.

Leintz Arizmendiren garaipena

Leintz Arizmendik ere garaipena lortu du asteburu honetan. Urnietaren aurka jokatu zuen atzo eta sailkapeneko lehen postuari eusteko hiru puntu lortu zituen (0-4).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak