Tentsioz betetako partidua eta urteko lehen porrota Bergara Soralucerentzat (56-64)

Maialen Regueiro 2020ko urt. 12a, 10:58

Bergara Soraluce taldeak "nahiko ondo" amaitu zuen 2019a sailkapenari dagokionez, baina atzo, Labegaraietan, ezin izan zuen Bosteko Irauli taldearen aurkako partidua irabazi (56-64).

"Partidu arraroa"

Talde bergarrarak urteko lehen partiduan garaipena lortu nahi zuen, baina Marian Mellado, Bergara saskibaloi taldeko lehendakariak adierazi bezala, "partidu arraroa" izan zen eta azken minututan bi taldeen arteko urduritasuna nabaria izan zen eta tentsio momentuak bizi izan ziren Labegaraietan.

Melladok adierazi duenez, partidu hasieratik taldeari zaila egin zitzazion ondo jokatzea. Horrekin batera aipatu du, oraindik partidu asko dituztela aurretik eta helburua dela sailkapeneko lehen postuetara iristea. Talde bergararra, sailkapeneko seigarren postuan dago gaur egun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak