Tronpa, tronpeta eta tronboi doinuek Bergarako kaleak alaitu dituzte

Maialen Regueiro 2020ko urt. 11a, 15:17

Bergarako musika eskolan tronpa, tronpeta eta tronboia ikasten diharduten zortzi ikasle (9 eta 13 urte bitartekoak) eta bi irakaslea Bergarako kaleak alaitzen aritu dira gaur eguerdian. Herriko hiru gunetan aritu dira eta Jabi Arrondo, tronpeta irakasleak adierazi bezala, giro polita sortu da eta eguraldiak herritarrak gertutatzea lagundu du.

Esperientzia berriarekin "pozik"

Jabi Arrondok adierazi duenez, 2019ko irailean sortu zen ekimen hau egitearen ideia: "Ekimen honen helburua da musika kalera ateratzea eta ikasleek urtean zehar musika eskolan ikasten dutena kalean erakustea". Lehen esperientzia honekin gainera, pozik azaldu da Arrondo: "Oso gustora aritu gara. Gainera, eguraldia lagun izan dugu eta horrek herritarrak gerturatzea ahalbidetu du". Horrekin batera aipatu du asmoa dela bi edota hiru hilabetero esperientzia errepikatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak