Amillaga kaleko lanekin lehenbailehen hastea da Bergarako Udalaren asmoa

Maialen Regueiro 2020ko urt. 10a, 10:42

Bergarako Amillaga kalea (Irudia: Google maps)

Bergarako Udalaren asmoetan dago Amillaga kalea berrurbanizatzea. Lan horietarako gainera, Udalaren aurrekontua 449.817 eurokoa da eta horietarako bideratutako dirulaguntza 150.000 euro izango dira.

Bergarako aurreko Udal gobernuak 2019ko maiatzaren 29an esleitu zuen Amillaga kalea berrurbanizatzeko proiektuaren idazketa. Ekainaren 28an, berriz gaur egungo Udal gobernuak lan horiek aurrera eramateko dirulaguntza eskatu eta lortu zuen. Gauzak horrela, Zetabi enpresak azaroaren 12an aurkeztu zion Udalari proiektua eta data horietan Udal gobernuak hainbat bilera egin zituen Amillaga kaleko partikular eta enpresako ordezkariekin.

Udalaren asmoa da Amillagako lanak ahalik eta azkarren martxan jartzea, baina oraindik ez dago datarik zehaztuta. Izan ere, helburua da eremu horretan irisgarritasun irizpide guztiak bermatzea, baina eremu horretan dauden bi autobus geltokiek ez dute berau posible egiten. Horregatik, aipatutako bi autobus geltokiak 77  metro urrunduko dituzte lanak egin ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak