Pentsiodunek astelehenean egingo dute urteko lehen elkarretaratzea

Maialen Regueiro 2020ko urt. 9a, 15:27

Gabonetan etena egin ostean, Bergarako pentsiodunek astelehenean, urtarrilaren 13an, egingo dute urteko lehen elkarretaratzea, 12:00etan, herriko plazan. Eguaztenean, urtarrilaren 15ean gainera, pentsiodunen mugimendu honek hiru urte beteko ditu.

2019an "emaitza gutxi"

Bergarako pentsiodunek adierazi bezala, 2019an ere borrokarekin jarraitu dute, "emaitza gutxi" lortu badituzte ere: pentsioak %0, 25 baino gehiago igotzea, jasangarritasun faktorea atzeratzea, pentsio minimoak eta alarguntzakoak hobetzea eta lanbide arteko gutxieneko soldata 900 eurotara igotzea.

Pentsiodunen eskaera

Hala ere, pentsiodunek beraien aldarrikapenekin jarraituko dute: 1.080 euroko gutxieneko pentsioa izatea, K.P.Ia igotzea, pentsioak eta lan erreformak indargabetzea, pentsio eta soldaten arrakalekin amaitzea, gizarte zerbitzuak, mendekotasuna eta RGIa bermatzea eta pentsio publikoen alde egitea.

Urtarrilaren 30eko greba orokorra

Horrekin batera, Bergarako pentsiodunek bat egingo dute urtarrilaren 30erako deituta dagoen greba orokorrarekin: "Egun horretan bultzada handi bat eman nahi da, pentsioen arazoa gurea eta atzetik datozen horiena delako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak