Dama beltzak taldearen kontzertua izango da 19:00etan Seminarixoan. Sarrera zortzi euro dira. Musika bikaina interpretatzen duen talde ederra izateaz gain, musikaren bitartez iraultza eta borroka egiten zuten dama beltz haiei merezitako onespen xumea da Dama Beltzak. Mugimendu musikal eta sozialaren erreginak izan ziren Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklin, besteak beste. Ahazturan gera ez daitezen, bost emakume ausart hauen bizitzak kontatu eta haien abestiak kantatzen dituzte. Estitxu Pinatxoren ahotsa oinarri, pianoarekin eta gitarrarekin lagunduta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.