Oihan Vegak datu bat nabarmendu nahi izan du beste guztien gainetik: "Mila lagundik gora elkartu ziren Kursaalean eta horietako asko ume txikiak ziren, 3 eta 4 urtekoak. Horiek guztiak bi ordu eta erdi luze izan ziren isilik eta adi ikuskizuna jarraitzen; horrek zerbait ondo egin dugula esaten du, umeak oso zorrotzak direlako eta zerbait gustatzen ez bazaie berehala atentzioa jartzeari uzten diotelako. Datu horrekin geratzen naiz".
Azken emanaldian ere "asko" disfrutatu zutela dio Vegak: "Taula gainean disfrutatu genuen eta publikoak ere hala egin zuen. Publikoak gozatzen duenean agertokian are gehiago gozatzen da".
Proiektu berri bati begira
Alizia musikalaren zikloa itxita beste proiekturen baten murgilduko ote diren galdetuta, Vegak dio badabiltzala beste proiektu bat abiatzen baina oraindik goiz dela ezer aurreratzeko.