Urtea bikain hasi dute mahoneroek garaipen garrantzitsua lortuta

Josu Bilbao Atxutegi 2020ko urt. 5a, 15:38

Hernaniko taldea 1-0 gainditu du Bergarak Agorrosinen, urteari hasiera ezin hobea emanez. Izan ere, sailkapeneko beheko postuetatik aldentzeko hiru puntu eder lortu dituzte bergararrek.

Sailkapeneko laugarren sailkatuaren kontra urrezko hiru puntu lortu ditu Bergarak Agorrosinen. Izan ere, bergararrek Hernani 1-0 gainditu dute, partidaren aurreneko minutuetan Josebak lortutako golari esker. Bergarak aurrean talde indartsua zuela bazekien, baina norgehiagokan, orokorrean, aukera gehiago izan dituzte mahoneroek. Aipatu behar da, gainera, aurreko partida batzuetan eskaini duen itxurarekin alderatuz, berdegunea futbolera jokatzeko egoera onean zegoela.

Jose Javier Barkeroren mutilek markagailua handitzeko bizpahiru aukera argi izan dituzte, baina ez dute asmatu Hernaniko atezaina gainditzerako orduan. Neurketako azken minutuetan, Hernaniko taldeak erasoan sakatu egin du berdinketaren gola lortzeko asmoarekin, baina Bergarak ondo eutsi du defentsan, nahiz eta sufrimendua nabaritu egin den Agorrosingo zelaian.

Etxean gaur lortutako hiru puntuei esker, Bergara 15. kokatu da Erregional Ohorezko Mailako sailkapenean, 16 punturekin. Hala ere, azken sailkatua, Euskalduna, bi puntura bakarrik dute mahoneroek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak