Dinamoen bidez, eta bizikletetako pedalei eraginez, zuhaitzetan kokatuta zeuden hainbat argi piztu eta Fraiskozuri plaza Gabonetako argi gehigarriekin apaindu dute hainbat gaztetxok. Ekimena duela lau-bost urtetik antolatzen da Bergaran, eta gaurkoan, nahiz eta eguraldia petral xamarra izan, haur eta nerabe ugari gerturatu dira pedalei gogotsu eragitera.
Maykolux enpresako Andoni Candamilek azaldu duen moduan, "helburua da konturatzea eta kontzientziatzea energia garbiarekin ere argitu ditzakegula gure herri eta hiriak".