Askotariko bertsoak egin behar izan zituzten sei bertsolariek: taldekako lana, kartzelako lana, agurrak, publikoak emandako lau oinei kantuan erantzun behar izatea... Umore ona nagusi eta tarteka ale ederrak ere entzuteko aukera, bada 2020an berriro antolatzeko nahikoa motibo; horretara gonbidatzen du antolakuntzaren balorazioak, behintzat: "Oso ondo joan zen dena, eta bertaratu zirenak oso gustura egon zirela esan digute".