Osasuna garaile Agorrosinen, oso parekatua izan den Gabonetako 30. txapelketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko urtarrilaren 3a

Gabonetako gazte mailako txapelketan Bergarak, Realak eta Osasunak neurtu dituzte indarrak gaur, urtarrilak 3, Agorrosinen. Talde bakoitzak irabazi du partidu bat baina aldeko golei esker Osasuna izan da garailea. Aurten Alfredo Najera memoriala izena jarri diote txapelketari, eta 2019an hil zen entrenatzaile ohiari omenaldia egin diote.

Hauek izan dira Gabonetako gazte mailako 30. edizioko emaitzak:

Bergara 1 - 0 Real
Osasuna 4 - 0 Bergara
Real 2 - 1 Osasuna

Txapelketako jokalari onena: Jon Armendariz (Bergara)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak