Aitor Garitanok zuzendutako Gabero abesbatza da Bergarako Orfeoiaren harrobia eta lan bikaina egin zuen abenduaren 29an Errenterian egin zen lehiaketan. Imanol Elizasu eta Josu Elberdiren Mariaren semea eta Juan Tony Guzmanen Mariari abestuz interpretatu zituzten 18 urte baino gazteagoak –zuzendariak 19 ditu– diren abesbatzako 26 kideek.
Hernaniko Kantuban abesbatzak irabazi zuen lehiaketa –800 euro– eta bigarren gertu zen Galtzagorri, Errenteriakoa –600 euro–. Bergararrak hirugarren geratu ziren –300 euro– eta oso pozik itzuli ziren etxera. 7 koruk hartu zuten parte. Sariak eroan zituzten aipatutako hiruez gain, beste lau hauek: Astigarragako Eragiyok, eta Errenteriako Adaxka, Garrintzi eta Gazte Kemena.
Bergarako abesbatzakoek, Eli Muruamendiarazen –pianoan– eta Iñaki Letamendiaren –perkusioan– laguntza izan zuten lehiaketan.