Egun ederra pasa zuten Bergarako pilota-zaleek hilaren 28an. Guztira 68 bikotek hartutako txapelketako azken txanpa jai giroan ospatu zuten, pilota jaialdiarekin batera bazkaria, poteoa... eta aldarrikapenerako tartea ere hartu zutelako. Udal pilotalekuko harmailetan oso giro ederra egon zen eta esandako moduan, final handian pilotariek ez zuten kalerik egin. Borobila izan da, antolatzaileen esanetan, Kaleko Txapelketaren hirugarren edizioa.