Lehenengoz jokatutako Reyes Azkoitia pilota txapelketak harrera beroa izan du

Mirari Altube Arrese 2020ko urt. 2a, 11:43

I. Reyes Azkoitia pilota txapelketaren finalak jokatu ziren abenduaren 30ean, eta pilotari eta zale asko elkartu zituen horrek Bergarako pilotalekuan. Aurretik, barruka txapelketa jokatu zuten neska-mutikoek mailaka. Argazkiak: Angel Ezkurra.

Barruka pilota txapelketako garaileak:

  • 2. urteko aurre-benjamina: Harri Izagirre
  • 1. urteko benjamina: Xabat Teran
  • 2. urteko benjamina: Peru Mondragon
  • 1. urteko alebina: Aitor Pereira
  • 2. urteko alebina: Iker Agirrebeña

Reyes Azkotia txapelketaren emaitzak:

  • 1. urteko aurrebenjaminak: O. Gallastegi 18 - A. Etxaniz 5
  • 2. urteko aurrebenjaminak: A. Ilarduia 14 - I. Olano 18
  • 1. urteko benjaminak: U. Alberdi 10 - J. Rincon 18
  • 2. urteko benjaminak: U. Anduaga 18 - P. Montalvo 11
  • 1. urteko alebinak: A. Contreras 17 - H. Ilarduia 18
  • 2. urteko alebinak: H. Etxabe 18 - O. Zubiaga 7
  • Infantilak: A. Ormaetxea 18 - P. Alberdi 15
  • Gazteak: I. Etxaniz 18 - J. Lazpiur 7
  • Emakumezkoak: A. Bergara 18 - A. Berrocal 8
  • Nagusiak: E. Muguruza 18 - A. Etxaniz 8

Sari banaketaren ondoren, Ander Muguruza eta Ion Perez omendu zituzten: "Merezitako omenalditxoa egin genien, pilota eskolarekiko hainbat urtetan erakutsi duten kompromiso eta leialtasunagatik", adierazi du Julen Aranburu entrenatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak