Elkartasun mezuak Seminarixotik lau haizetara

Mirari Altube Arrese 2019ko abenduaren 30a

Musikak, bertsoek, kantuek, poesiak, dantzek eta gehiagok egin zuten bat atzo iluntzean, Seminarixoan, presoen aldeko ekitaldian. Han izan ziren, besteak beste, Kokoxa antzerki taldea, Eyharts eta herriko hainbat musikari, presoen senideekin eta lagunekin batera. Argazkiak: Angel Ezkurra.

Urteko azken egunean, abenduaren 31n, ere izango dituzte gogoan presoak. San Martin plazan elkartuko dira, 19:30ean, eta han elkarretaratzea eta brindisa egingo dituzte.

Bestetik, urtarrilaren 11n Bilbon egingo den manifestaziorako deia ere egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak