Xabier Ugalde eta Antonio Ramos nagusi mus txapelketako Bergarako kanporaketan

Mirari Altube Arrese 2019ko abe. 29a, 13:49

Hemeretzi bikote elkartu ziren Euskal Herriko XII. mus txapelketako kanporaketa jokatzeko Bergarako Artatse elkartean joan den abenduaren 21ean, eta lehen hiru bikoteak sailkatu ziren.

Hona hemen sariak jaso zituzten lau bikoteak:

  • 1. Xabier Ugalde-Antonio Ramos. Saria: 190 euro
  • 2.  Xabier Albisua-Josean Etxezarreta. Saria : 114 euro
  • 3. Mikel Aingeru-Jose Javier Agirre. Saria: Txuletak
  • 4. Gorka Aurrekoetxea-Mikel Gutierrez. Saria: Untxia

Horietatik lehenengo hiru bikoteak sailkatu ziren herrialdeko kanporaketarako. Seguran jokatuko dute Gipuzkoako txapelketa, otsailaren 29an. Horko irabazleak final nagusirako sailkatuko dira, eta hori izango da 2020ko martxoaren 14an Zigoitian (Araba). 

Final nagusian sari "bikainak" izango direla gogorarazi gura izan dute; hona hemen:

  • 1. Txapela, garaikurra, 3.000 euro eta nazioartera bidaia 4 lagunentzat (Karibera).
  • 2. Garaikurra, 1.500 euro eta bidaia 2 lagunentzat (Kanariar uharteetara).
  • 3. 750 euro eta asteburuko egonaldia 4 lagunentzat.
  • 4. 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula.

Bergarako kanporaketaren antolatzaileek eskerrak eman gura izan dizkiete laguntzaile izan dituztenei; hona hemen: Bergarako Udala, Gaittao harategia, Manso, Arrano taberna, Imaz harategia eta Artatse elkartea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak