Triatloi egokitu saila sortzeko boletoen salmenta egingo dute hilaren 31n, Bergaran

Mireia Bikuña 2019ko abenduaren 27a

Handbike egiteko aulkia.

San Silvestre Trail lasterketaren bueltan ipiniko dute txartelak saltzeko mahaia San Martin plazan, 11:00etatik aurrera. Txartelak bi eurotan salduko dituzte, eta zozketa urtarrilaren 6an egingo dute, Antxintxika Triatloi Taldearen Facebook-en.

Kirola osasun iturri bihurtzeko asmoz, triatloi egokitu saila sortu gura du Antxintxikak. Hori horrela, ekimen horretara batu diren pertsonen, jatetxeen, enpresen eta bestelako eragileen ekarpenekin osatutako opari sortak dira zozketatuko direnak. Guztira, 32 sorta. Horietan, askotariko produktuak egongo dira: bazkariak, mendirako materiala, arropak, hoteletako egonaldiak, edatekoak, jatekoak, bizikletarako materiala... Eta baita, Arrasate-Udalatx igoerarako eta Aloñako igoerarako dorsal bana. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak