Uharteko Izkirak taldea (Patxi,Redondo eta Enaitz) izan zen lehen finalerdiko garailea eta bigarrena Punta-Puntan hirukoteak irabazi zuen (Maite, Oxan eta Artola). Beraz, abenduaren 27an, 22:30ean aurrez-aurre egongo dira bi taldeak txapela irabazteko lehian. Gai jartzaile moduan Ibon Leibar Txinbo arituko da, aurreko saioetan bezala.
