40. Gabonetako kontzertua eta Txurrukaren lehena

Eneko Azkarate Laspiur 2019ko abe. 23a, 18:00

Gabonen bezperan, urteko zitarik inportanteena da herriko musika talde klasikoendako: Gabonetako kontzertua. Zapatu iluntzean. Eta ohikoa den moduan, Udal Pilotalekua goraino beteta. Agertokian: Bergarako Musika Banda, Orkestra Sinfonikoa, Bergarako Orfeoia eta Aritzeta Abesbatza. (Argazkiak: Angel Ezkurra)

Aurten, gainera, baziren osagai bi kontzertua are bereziagoa egin dutenak: batetik, 40. edizioa izan da; bestetik, Enrike Txurrukaren lehen Gabonetako kontzertua Bergarako Musika Banda eta Orkestra Sinfonikoa zuzentzen. Gainera, banda eta orkestra gaztetu egin dira, sartu berri diren musikariekin.

Kontzertua gorenera heldu zen azken partean, aurten, Alatriste filmaren soinu bandatik ateratako Ave Maria suitearekin. Hori guztia, amaiera-amaierako tuti-aren aurretik, Adeste fideles eta Hator hator ohikoen aurretik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak