Umore Onak irabazi du Nafar Feriako gastronomia lehiaketa

Eneko Azkarate Laspiur 2019ko abe. 23a, 08:00

Lehiaketan parte hartu zuten guztiak, irabazleak erdian direla. (Argazkiak: Angel Ezkurra)

Umore Ona elkarteak irabazi du aurten Bergarako San Antonioko Nafar Feriako gastronomia lehiaketa. Sagarpe izan zen bigarren eta Artatse hirugarren. Euskal Herriko produktu gastronomikoen feriak erakarrita jende asko hurbildu zen zapatu goiz eta eguerdi eguzkitsuan San Antoniora. 

Orotara, herriko 9 elkarte gastronomikok hartu dute parte aurtengo Nafar Feriako –21. edizioa– gastronomia lehiaketan. Patatak kokotxekin prestatu behar izan dituzte. Onenak Umore Onakoak –Juan Manuel Agirrezabal Pepelu eta Jon Aramendi– izan dira epai mahaiaren ustez. 53 puntu lortu dituzte. Sagarpe –Patxi Retolaza eta Agurtzane Azkarate– eta Artatse –Mikel Gomez eta eta Jose Mari Ilarduia Jim– geratu dira bigarren eta hirugarren. San Migelpe, Zazpi, Lasai Toki, Altsasu, Madura eta Gure Ametsa elkarteek ere hartu dute parte. 

Turroiak, gazta, foie grasa...

Osterantzean, jende asko hurbildu zen zapatuan San Antoniora. Napar Bideak elkartearen eskutik, dozena bat gastronomia postu jarri zituzten ferian: txokolatea, turroiak, erroskillak, Erronkariko gazta, era guztietako hestebeteak, patea eta foie grasa… Txistulariak, Alai Taldea, Erraldoien Taldea eta bigantxak ere izan ziren, auzotarren gain, geroago eta jende gehiago hurbiltzen den Gabonen aurreko ferian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak