Zuhaitz bat erori da bi autoren gainera Bergara eta Elorregi artean

Mirari Altube Arrese 2019ko abe. 19a, 21:58

Ezbeharra 21:15 inguruan izan da. Bergaratik Elorregira bidean, GI-627 errepideko 41. kilometroan -gatza gordetzeko biltegiak dauden inguruan-, zuhaitz bat jausi da haize zakarraren eraginez eta bi auto harrapatu ditu azpian. Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez ez da zauriturik izan baina errepidea itxi beharrean izan dira eta zirkulazioa autobidetik desbideratu. Dagoeneko irekita dago errepidea. 

Errepidea garbitu artean Bergara eta Arrasate edo Oñati arteko ibilbidea egin gura duten ibilgailuek autobidetik joan behar izan dute. Dagoeneko ez dago arazorik GI-627 erabiltzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak