Gazte mailako torneoak hiru hamarkada beteko ditu

Xabier Urtzelai 2019ko abenduaren 19a

Elorza Realeko kapitainarekin, iaz.

Gazte mailako Gabonetako Futbol Txapelketako 30. edizioa antolatuko du urtarrilaren 3rako BKEk. Eta aurtengoa berezia izango da, duela aste gutxi hildako Afredo Najera gogoan izango dute-eta torneoan bertan. Hala, hirugarren partiduaren aurretik, 13:00etan, urte askoan BKEko talde ezberdinetako entrenatzaile eta zuzendaritzako kide izan den Najerari omenaldia egingo diote.

Iaz txapelketa irabazi zuen talde txuri-urdinarekin batera Osasunak beteko du Debagoieneko Selekzioak utzitako hutsunea. Eta bi talde horiekin batera osatuko dute hirukoa, hain zuzen, iaz maila txukuna eman zuen Bergarak. 11:00etan hasiko da torneoa, eta Bergarak eta Realak jokatuko dute lehenengo partidua. 12:00etan, Osasuna eta Bergara izango dira aurrez aurre; 13:00etan, lehen aipatutako omenaldia izango da; eta jarraian jokatuko dute torneoko azken norgehiagoka Realak eta Osasunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak