Gorosti loradendak irabazi du erakusleiho lehiaketako lehen saria

Jone Olabarria 2019ko abe. 19a, 12:15

Loradendaz gain, Mirari jantzi denda eta Ninika loradenda ere saritu ditzute aurtengoan. Herritarren saria ere Mirarirentzat izan da.

Urtero bezala, Udalak Erakusleiho Lehiaketa antolatu du eta guztira 21 merkataritza-establezimenduk hartu dute parte aurtengoan, iaz baino 1 gehiago. Parte hartzaileen artean herriko jantzidendak, dekorazio dendak, burdindegiak, loradendak, osagarriak saltzen dituzten dendak, ileapaindegiak, oinetako edo estetika eta lurrindegiak, besteak beste.

Erakusleiho Lehiaketako sarituak eta sariak ondorengoak izan dira:

1.Saria: GOROSTI loradenda. Ziurtagiria eta 300 € jaso ditu.

2. Saria: MIRARI jantzidenda. Ziurtagiria eta 250 € jaso ditu.

3. Saria: NINIKA loradenda. Ziurtagiria eta 150 € jaso ditu.

Herritarren saria ere MIRARI jantzidendak irabazi du. Bozketan 129 herritarrek parte hartu dute eta horien artean, Herritarren artean saria irabazi duena, MANOLI LARREA izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak