Bergarako Musika Eskolaren 'Alizia' musikala, Kursaalen

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko abe. 18a, 14:49

Urtarrilaren 4an egingo dute, 19:30ean; sarrerak Kursaal.eus atarian eros daitezke 17 eta 19 eurotan eta ikuskizunera doazenendako doako autobusa izango da Udalaren eskutik.

2017ko azaroaren 11n estreinatu zuten herriko, Udal Pilotalekuan, Lewis Carroll-en obra ezagunean oinarritutako musikala, Aliziaren istorio berriak euskaraz eta modu garaikidean kontatuz. Harrezkero, arrakastaz eskaini dituzte emanaldi gehiago, besteak beste, Antzuolan, Bilbon eta Iruñean; eta ikuskizunaren ibilbidea borobiltzeko, Donostian egingo dute azkeneko emanaldia, urtarrilaren 4an, 19:30ean.

Autobusa izango da, doan

Udalak bat egin gura izan du Musika Eskolaren ekimenarekin; hori horrela, autobus bat jarriko du Donostiara musikala ikustera doazenentzat. "Doan izango da, eta 59 lagunentzako tokia dago. Sarrera dutenek izango dute autobuserako txartela eskuratzeko aukera. Musika Eskolan eskuratu ahal izango dira ikuskizuneko sarrera erakutsita; telefonoz edo posta elektronikoz ez da enkargurik hartuko", azaldu dute Musika Eskolatik, eta Udaletik gaineratu dute abenduaren 23tik aurrera Seminarixoko leihatilan egongo dela autobusean apuntatzeko aukera, emanaldiak dauden egun guztietan, eta eguenetan, 18:00etatik 20:00ak bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak