Domeka Azoka berezia egin dute Bergaran. Izan ere, Gabon aurreko azoka hau izan ohi da jendetsuena eta "denetarik" izan dute salgai. Jardun, Osintxuko Ponportola guraso taldea, Ndank Ndank elkartea eta Katxalin ere batu dira abenduko azoka honetara. Jendea jakinguraz hurbildu da Seminarioko karpara eta salerosketak izan dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.