Betibustiko Oier Villarrek eta Bikendi Lazkanok egindako lan ona, azpimarratzekoak

Miren Arregi Amasorrain 2019ko abe. 15a, 16:00

Pozik gelditu dira Betibustiko kideak gaur goizean Labegaraietan egin duten Euskadiko I. Piraguismo Kopak eman duenarekin. Aurreko egunetako euri-jasen ondoren, erreka hazita zetorren eta hori zuten alde. Guztira 19 ateko zirkuitua ipini diete antolatzaileek 99 partaideei. Betibusti taldeari dagokionez, aipatzekoak dira Oier Villarrek Junior mailan eginiko bigarren postua eta beteranotan Bikendi Lazkanok eginiko hirugarrena. C1 Senior kategorian, joko olinpikoetan egondako Ander Elosegik irabazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak