Ikusleak eta gimnastak gustura Labegaraietan eskainitako Gabonetako saioarekin

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko abe. 14a, 15:58

Ariznoa gimnasia taldeak Gabonetako erakustaldia egin du gaur Labegaraietan. Elkarteko 90 bat gimnasta elkartu dira kiroldegian saioa eskaintzeko. Amaieran, Gabonetako saskiaren zozketa egin dute. Zenbaki saritua 1147 da.

Musika ipini eta desfilean irten dira Labegaraietako kantxara Ariznoa gimnasia taldeko gimnastak; guztira, 90 bat neska-mutiko. Psikomotrizitate taldekoak, aurre-benjaminak, benjaminak, alebinak, infantilak, kadeteak, gazteak eta nagusiak. Elkarteak dituen maila guztietako gimnastak izan dira tapizaren gainean.

Ikasitakoak erakusten

Erakustaldi "polita" eskaini dute eta pozik zegoen elkarteko ordezkari Esti: "Oso ondo joan da erakustaldia". Entrenamendu saioetan ikasitakoak etxekoen eta lagunen aurrean erakusteko aukera polita izan dute. Ikusleak gustura geratu dira eta baita gimnasia elkarteko ordezkari eta gimnastak ere.

Beste desfile batekin amaitu dute erakustaldia. 

Gabonetako saskia

Amaieran, Gabonetako saskiaren zozketa egin dute. Zenbaki saritua da: 1147 –ordezko zenbakia 1751–. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak