Bergarako musika eskolak hainbat emanaldi antolatu ditu Gabonetarako

Maialen Regueiro 2019ko abe. 11a, 16:23

Bergarako musika eskolak hainbat emanaldi antolatu ditu Gabonetarako, musika eskolako Gabonetako kontzertua eta herriko taldeen Gabonetako kontzertua, esate baterako.

Musika eskolako Gabonetako kontzertua

Abenduaren 20an, egubakoitzean, Bergarako Udal pilotalekuan eta 18:30ean hasita, ohiko gabonetako kontzertua izango da: Suzuki eta musika tailerreko ikasleak, triki, perkusio, dantza, akordeoi, soka taldea,  hasiberrien eta haurren abesbatzak, gazte banda, orkestra sinfonikoa, txistu taldea, kantu ikasleak, koraleko ikasleak, hizkuntza musikala eta musikoterapia ikasleak....denetik izango dugu, guztira 300 ikaslek hartuko dute parte. Kontzertu honetarako sarrerak musika eskolan daude salgai eta egunean bertan udal pilotalekuko lehiatilan ordubete lehenago lortu ahal izango dira: 12 urtetik beherakoentzat 2 eurotan eta gainerakoentzat lau eurotan.

Herriko taldeen Gabonetako kontzertua

Abenduaren 21ean, zapatuan, Udal pilotalekuan baita ere eta 20:30ean, herriko talde musikalen kontzertua izango da. Bergarako Orfeoiak, Aritzeta abesbatza, Bergarako Banda eta Bergarako Orkestra sinfonikoak, Bergarako Musika Eskolako antolaketa eta laguntzarekin, ohikoa den gabonetako kontzertua eskainiko dute. Sarrerak bihar jarriko dira salgai: internet bidez (Kutxabank-eko atarian) eta Seminarixoa aretoan.

Antzuolako musika ikasleen emanaldia

Datorren abenduaren 16an, 18:30ean, Antzuolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Torresoroa aretoan. Denetarik entzuteko aukera izango da: piano, kitarra, tronboi, saxofoi, trikititi, klarinete, eta ahots teknikako ikasleak. 

Hasiberrien abesbatzaren emanaldia

Abenduaren 22an, igandean, eguerdian, Azkoitiko Baztartxo aretoan Gabonetako kanten jaialdia ospatuko da eta Bergarako musika eskolako hasiberrien Abesbatzak, hainbat abesbatzen artean, parte hartuko du. Guztira 5 eta 9 urte bitarteko 32 haurrek parte hartuko dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak