Maddi Mendibilek irabazi du DanobatGroup-en Euskararen Eguneko lehiaketa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko abe. 9a, 18:00

Maddi Mendibil. Argazkia: DanobatGroup.

Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia lelopean Danobatgroup kooperatiba taldeak bi lehiaketa antolatu ditu Euskararen Eguna ospatzeko, bata bertako langileei zuzendutakoa eta bestea kooperatibak dituen herrietako gizarteari zabaldutakoa. Azken horretan, Maddi Mendibil izan da irabazlea.

Mendibilek Basque Culinary Center-en eskutik  bi lagunentzako 360 graduko esperientzia gastronomikoa biziko du lehiaketan parte hartu izanagatik; zozketa irabazi du Mendibilek. Bestalde, langileei zuzendutako lehiaketan Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia leloari jarraiki taldeka parte hartzeko ariketa batzuk egin behar izan dituzte hiru egunez eta Garazi Lertxundi eta Nerea Galarzak osatutako taldea suertatu da irabazle.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak