Eguenean, hilak 12, jarriko dira salgai Bergarako Gabonetako kontzerturako sarrerak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko abenduaren 10a

2018ko Gabonetako kontzertua, Alfredo Gonzalez Chirlaqueren azkena.

Bergarako Gabonetako kontzertua abenduaren 21ean izango da, frontoian (20:30), eta eguen honetan, abenduak 12, hasiko dira sarrerak saltzen; Internetez lerro bakoitietarako sarrerak salduko dira –abenduaren 12an, 18:00etatik aurrera– eta Seminarixoko leihatilan, berriz, lerro bikoitietarakoak –abenduaren 12an eta 13an, 18:00etatik 20:00etara–.

Aurrerago sarrerarik geldituko balitz saldu barik, abenduaren 16tik aurrera guztiak jarriko dira salgai internetez.

Gehienez sei sarrera

Sarreraren prezioa izango da zortzi eurokoa; herritar bakoitzak sei sarrera erosi ahal izango ditu gehienez. Aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero kontzertu egunean ez da leihatilarik irekiko. Kontzertu egunean 19:30ean irekiko da Udal Pilotalekuko leihatila eta kontzertua hasi baino hamar minutu lehenago itxiko dira ateak. 20:20tik aurrera ez da jendea frontoira sartzen utziko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak