Barberenak 'Afrikanerrak' liburua aurkezpena gaur Bergaran

Xabier Urtzelai 2019ko aza. 29a, 12:24

Eneko Barberena.

Eneko Barberenak (Arrasate, 1983) Afrikanerrak izeneko azken lana erakutsiko du gaur, egubakoitza, kartzela zaharrean (18:30). Hitzordua Angiolillo liburutegiaren urteurrenaren bueltan antolatu dute.

Idazle arrasatearrak aurten argitaratu duen lana da Afrikanerrak (Elkar, 2019). Zuzenbidean lizentziaduna, Gara egunkarian hainbat ipuin labur argitaratu zituen. 2002an Igogailuak, Dow Jones eta beste droga batzuk (Apokaliftin Elkartea) eta 2004an Lurrunak ez du oraindik kristala estali idatzi zituen. Hala, Afrikanerrak idatzi aurretik, 2017an, Periko Solabarria. Conversaciones con la juventud idatzi zuen.

Etorkizunean kokatua

Etorkizun distopiko batean kokatua, Eneko Barberenaren esanetan, indiferentzien inguruko lana da Afrikanerrak. Hala, eleberria etorkizunean kokatuta dago, non Europak Afrika iparraldea inbaditzen duen, eta Afrikara borrokatzera joan nahi duten bi arrasatearren bizipenak ditu oinarrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak