Carracedok minbiziaren bueltako ikerketaren gaineko azalpenak eman zituen eta horiei aurre egiteko gaur egun dauden teknologiak azaldu zituen. "Hitzaldi oso zientifikoa izan zen, baina aldi berean denok ulertzeko moduko hizkuntza erabili du. Jendea oso pozik irten da, oso saio orekatua izan delako. Markel Irizarrek arlo emozionala eskaini du [aitak bere buruaz beste egin izana ere izan zuen-eta mintzagai] eta Carracedok arlo zientifikoa landu duelako gehiago. Hori guztia gutxi balitz Movember egitasmorako diru asko lortu dugu kamisetak eta txapak saltzen. Mundiala izan da", adierazi du MovemBer Gara ekimeneko Joxu Aranak.