Gorriz markatuta egoten da Santa Zezilia eguna musikarien egutegian eta Bergarako musika bandak ere badu ohitura egun hori ospatzekoa. Eta musikarien zaindaria izanik, kontzertu batekin ospatu ohi du. Baita aurten ere. Egubakoitzean zen Santa Zezilia eguna, azaroaren 22an, eta gaur, domeka, egin dute haren omenezko kontzertua.
Herriko pilotalekuan izan da, 12:30ean. Ohiko entzuleek ez dute hutsik egin. Baina beti joaten ez direnak ere joan dira gaur kontzertura. Izan ere, mimoz prestatzen duen emanaldietako bat izaten da hau Bergarako musika bandarendako. Aurten ere horrela izan da. Jo dituzten piezen artean, adibidez, Eibarko Su Ta Gar taldearen Su Ta Gar kantua joa dute, bandako zuzendari Enrike Txurrukak kontzertu honetarako propio moldatutako pieza. Pieza horrez gain beste lau jo dituzte. Ia ordubete iraun du kontzertua, bis eta guzti.